|
|
Kontsumismoari hortzak erakutsiz |
|
|
|
|
Erreportajeak -
Erreportajeak
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 11:00etan |
|

Erosi, kontsumitu, bota; eta hasi berriro. Badira hiruzpalau hamarraldi euskal gizartea kontsumismo eroan sartu zela, eta jira eta bira ibili da, txotxongilo baten antzera, kapitalismoaren harien azpian dantzan. Duela bi urtetik hona, gainera, gizartea mugitzen duten hariak emeki-emeki herritarrak itotzen ari dira. Iruñeko Zabaldi Elkartasunaren Etxeko Kalaska Guneak, ordea, planto egin dio kontsumismoaren gurpilari, eta Doako Denda jarri du martxan; trukerik eta txanponik gabe lan egiten duen gune antikapitalista. Arkaitz Almortza. Argazkiak: Argazkipress.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Erreportajeak -
Erreportajeak
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 10:53etan |
|

1980an lehenengo bidaia egin zuenetik, Nairobitarrak milaka kilometro egin ditu munduan barrena. Orain, ordea, munduan zehar ibili beharrean, mundura eramango gaitu Nairobitarrak. Mugitu gabe, gertuko eta urruneko munduak hobeto ezagutzeko. Eñaut Mitxelena.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Euskal cowboyak, Western elkartean |
|
|
|
|
Erreportajeak -
Erreportajeak
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 10:47etan |
|

Euskal Western Elkarteak (EWE) hogei bat zaldizko biltzen ditu, bazkideak gehiago izan arren. Tartean badira emakumeak ere, nahiz eta momentuz gutxiago izan. Bazkide zaldizko bakoitzak lauzpabost zaldi ditu, baina pare batekin ibiltzen da western lehiaketetan, beti ere cowboy jantzita. EWEko kideen ametsa euren zaldiak ekoiztea da, zaldi onak gurutzatu eta lortutako moxalak western txapelketetarako prestatzeko. M. Egimendi. Argazkiak: Dorleta Iruretagoiena.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Izarrak begietan, argazkiak bihotzean |
|
|
|
|
Erreportajeak -
Erreportajeak
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 10:36etan |
|

Angela Mejias 52 urteko argazkilaria da. Extremaduran (Espainia) sortua, Hendaian bizi da aspalditik. Betidanik gustatu zaio gertutik lan egitea, zinezko errealitateak, emozioak eta pertsonak argazkitan hartzeko. Udaberri honetan, bizpahiru hilabetez mundu laurdena iragan du. Besteak beste, Kanadan izan zen hilabetez, Mohawk indioen erreserban, eta handik New Yorkera abiatu zen bertan hiru egun emateko. Ondotik Hendaiara itzuli eta Borgoinako (Frantziako eskualdea) Morvan herrira joan zen bi astez. Ihintza Erremundeguy. Argazkiak: Angela Mejias.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
|
|
|