|
|
Testigantzak -
Testigantzak
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 11:26etan |
|
Erabiltzen ez den hizkuntzak ezer gutxi balio du. Ondotxo dakigu hori euskaldunok. Ezagutza ez ezik, erabilera ere ezinbestekoa da hizkuntza ororen normalizazioa lortzeko. Haatik, euskaraz osoki bizi ahal izateko, oraindik ere gutxi landutako esparru asko daude, tartean, merkataritza eta zerbitzu alorrean euskara erabiltzea. Ohitura dela, ezjakintasuna dela, interes eza dela... oraindik ere denda askotan euskara baztertu eta erdarak baliatzen ditugu, bai bezeroek, baita dendariek ere. Alabaina, egoera horri buelta emateko saioak ez dira gutxi, bai norbanakoen aldetik, bai merkatarien aldetik, bai euskaltzale, euskararen aldeko elkarte edota instituzioen aldetik ere. Bezeroen ahalegin askotan setatsuetatik hasi eta merkatariei orotariko erraztasunak ematen dizkieten instituzioen kanpainetaraino, euskaraz artatu beharrari buruzko ekimenak ugaritzen ari dira Euskal Herrian. Esfortzu handi horri erreparatu diogu guk, bezero, dendari nahiz euskaltzaleek egungo egoera nola bizi duten ezagutu nahian. Eñaut Mitxelena, M. Egimendi. |
|
|
“Arlo sozioekonomikoaren euskalduntze prozesuan, zerbitzua euskaraz ematea inflexio puntua da” |
|
|
|
|
Testigantzak -
Testigantzak
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 11:21etan |
|

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak irailetik aurrera gauzatuko du Euskal Herriko hainbat herritan Lehen hitza euskaraz kanpaina, zerbitzu arloan euskara sustatzeko asmoz. Kanpainaren nondik norakoak azaldu dizkigu Zigor Etxeburua (Altza, 1970) Kontseiluko kideak.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
“Euskaraz artatzea plus bat da” |
|
|
|
|
Testigantzak -
Testigantzak
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 11:17etan |
|

Oiartzungo Azkar Kirolak dendan lan egiten du Isabel Santestebanek (Altza, 1956) duela 22 urtetik hona. Azken lau urteotan, merkatariei zuzendutako euskara eskoletan ibili da, eta aurrerantzean ere hala jarraitzeko asmoa du, euskara ondo ikasi arte.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
“Herrialde normaletan mundu guztiak botatzen du lehen hitza bere hizkuntzan” |
|
|
|
|
Testigantzak -
Testigantzak
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 11:09etan |
|

Iñigo Fernandez de Martikorena (Begoña, 1972) Bizkaiko Itzubaltzetan (Erromo) bizi den kazetaria da, ukberri.net agerkari digitalean dihardu lanean, baina orriotara euskaldun kontzientziatua delako ekarri dugu. Izan ere, duela hamahiru bat urte erabaki irmoa hartu zuen: Euskal Herriko merkataritza eta administrazio gune guztietan lehen hitza beti euskaraz egitea.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
|
|
|