|
|
Ilustratu -
Ilustratu
|
|
Larunbata, 2010(e)ko iraila(r)en 04-(e)an 00:00etan |
|
Lourdes Oñederra
Hiru liburu aipatuko ditut, orain dela urte askotxo irakurriak hirurak. Ez ditut gaur esku artean hartuko hobeto gogoratzeko, ez: urteak pasa ondoren gogoan errotuen daukadana adierazten saiatuko naiz, hori baita ziurrenik, gehiegi pentsatu gabe, hiru liburu hautatzeko esatean eskatu zaidana. Bata bestearen atzetik, Italo Calvinoren Hiri ikusezinak, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso eta Arundhati Royren Gauza txikien jainkoa (bestela itzuli badira, barka nire ezjakintasuna. Lehena gaztelaniazko itzulpenean irakurri nuen; azkena, ingelesez). Giza jendearen miseria absurdoa, banakoaren bakardadea, intolerantzia “kultura” eta “tradizio” izenez mozorrotzea, maitasunaren ezina, bizitzan berez etorri ohi diren heriotzari eta sufrimenduari gizakion beldur eta ergeltasun gaiztoek gehitzen dizkieten heriotza eta sufrimendua. |
|
|
Ipar Euskal Herriko etorkinak euskalduntzen |
|
|
|
|
Ilustratu -
Ilustratu
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 09:33etan |
|

Euskaltzaindiak Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian liburua kaleratu du, ikerketa lan baten emaitza. Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain urgazleak prestatu dute. Ipar Euskal Herriko AEKren laguntzaz egin da eta Euskararen Erakunde Publikoaren babesaz argitaratu. Ikerketak euskara ikasten ari diren Ipar Euskal Herriko helduen ezaugarriak aztertu ditu, bertakoenak eta etorkinenak bereizita. Emaitzak, hortaz, AEK-ko ikasleen matrikulazio-fitxetan oinarritzen dira. Lan honen helburua Ipar Euskal Herrian euskara ikasten duten etorkinei buruzko datu soziodemografiko eta demolinguistikoak azaltzea da, eta bertakoen datuekin alderatzea. Liburu honetan jasotzen denez, herritarrentzat euskara ikasteko motibazio nagusiak dira euskaldunen arteko komunikazioa (% 29), nortasunaren adierazpena (% 22) eta euskal kultura bereganatzea (% 16). Etorkinen motibazio nagusiak, berriz, euskaldunekin komunikatzea (% 25), euskal kulturaren jabekuntza (% 22) eta integrazioa (% 18). Euskara lana lortzeko nahi izatea, aldiz, motibazio ahulena da bi multzoentzat.
KAIXO! Guía de conversación castellano-euskara liburuxkaren atzetik, Txertoa argitaletxeak Kaixo! Manuel de conversation français-euskara eta Kaixo! English-basque conversation guide argitaratu ditu. Gida hauek lagungarriak dira euskara edozein mailatan ikasten ari diren frankofono eta anglofonoentzat, turistentzat eta, oro har, frantsesetik eta ingelesetik euskarara hurbildu nahi dutenentzat. Horrela, Garikoitz Knörr filologoak jatetxean, azokan edo lagun artean egunero entzun daitezkeen elkarrizketetatik hainbat esaldi aukeratu ditu. Horiek dira lanaren muina, baina besterik ere bada: euskararen historia eta egungo egoera azaltzeko Henrike Knörr euskaltzainaren hitzaurrea, ahoskera-atala, oinarrizko gramatika eta hitz ohikoenak biltzen dituen hiztegia.
|
|
Ilustratu -
Ilustratu
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 09:28etan |
|
Mattin Irigoien Alberdania, 2010
Erretreta hartuta sorterrira itzulitako izebak familiako zuhaitz genealogikoa egin eta 400 askazi baino gehiago aurkitu ditu ikerketan. Egun batean denak gonbidatzen ditu festa egitera. Baina hiru belaunaldiak krisi egoeran dira, eta harremanak biziki minbera. Gainera, nagusiak, beste ogibide bat izan arren, zenbait ardi hazten ditu, eta eritasun mehatxu handiak dira inguruan. Azken minutuan, inork badenik ere ez dakien bat agertuko da diaspora urrunetik…
|
|
GIZARTE OSASUNTSUA, GIZARTE GARAIKIDEAREN PSIKOANALISIA |
|
|
|
|
Ilustratu -
Ilustratu
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 09:26etan |
|
Erich Fromm Itzultzailea: Jaione Alberdi Gaiak, 2010
Psikoanalisi humanistikoaren ildo nagusiak garatzen ditu Frommek hemen. Bere iritziz, indar irrazionalak ez dira nagusi gizakiaren portaeran, garapen espiritual luze baten emaitza izanik, askatasun handia eskuratu duelako. Baina badirudi gizakiak beldurra diola askatasunari, alienazioa nahiago duela. Frommek gizakia eta gizartea aztertu eta biak gaixo daudela ondorioztatzen du, baita hainbat soluziobide proposatu ere.
|
|
Ilustratu -
Liburu kritika
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 09:20etan |
|
Eider Rodriguez Elkar, 2010
Liburu honekin 2008ko deialdian irabazi zuen Eider Rodriguezek Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Igartza Saria, hots, idazle gazteentzako beka, Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek horrela erabakita. Zazpi kontakizun laburrez osatutako liburuak hainbat gai ukitzen ditu (gizon-emakume bakartien arteko harremanak, umetako harreman ahaztuak, ama berriak pairatu dituen sentimendu nahastuak, Saharatik etorritako umeak harrerako etxean eragiten dituen aldaketak, lagunen arteko solasaldia errepideetan zehar…), betiere sentimenduen munduan murgildurik, batzuetan giza harremanek sortzen dituzten sentimenduen deskribapenetan sakonduz, baina gehienetan, ezkutuan, esan gabe, gordez. Horixe da, seguruenik, liburuaren alderik deigarriena: kontakizun bakoitzak, ezinbestean, irakurlearen konplizitatea behar du. Izan ere, esaten ez direnak esaten direnak bezain garrantzitsuak dira, bukaerako interpretazioa, sarritan, norberaren esku utzita. Ez da arinki irakurtzeko liburua, ipuin bakoitzaren amaieran hausnarketarako tartea uzten duten horietakoa baizik.
E. B. |
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Orrialdea 1 Guztira: 2 |