|
|
Manent barrutik eta kanpotik |
|
|
|
|
BelarriOn -
BelarriOn
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 10:04etan |
|

Lan bikoitza kaleratuko du Manent taldeak udazken honetan. Batetik, irailaren hasieran Barrutik EPa aurkeztuko dute, euskaraz abestutako sei kantuz eta minutu bateko iraupena duten hiru saio elektronikoz osatua. Bestetik, Durangoko Azokarako Kanpotik lana kaleratuko dute, kultura, kolaborazio eta hizkuntza ezberdinak (ingelesa, frantsesa, italiera, euskara,…) batuko dituena. Abestiak maitasunaz eta askatasunaz mintzatzen dira, momentuan momentukoa bizitzeaz. Bada Mokoloren omenez egindako kanta bat ere, Pailazo izenekoa. Azken batean, berari eskainitako lana da hau. Bilduma honetako lanek arabiar kutsua dute. Maroko eta Euskadi artean ekoitzi eta grabatu dute RDM Independent zigilurako, Carl Watermark ekoizlearekin batera. Etapa berri honetan, Denis (ahotsa), Teddy (elektronika), Juanjo (baxua), Iñaki (gitarrak) eta Fermin (bateria) taldekideei Iñigo Asensio gehitu zaie teklatuetan. Laster hainbat aukera egongo dira Manenten lan berriaz gozatzen hasteko: urriaren 16an Donostiako Bukowski tabernan joko dute eta, datak zehaztu gabe egon arren, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen ere bai. Bestalde, Iparraldean ere antolatu nahi dute kontzerturen bat.
BONBERENEA SUTAN jaialdia ospatuko da Bonbereneko futbol-zelaian (Tolosa), irailaren 11n. Honakoa bigarren edizioa izango da, baina garrantzi handikoa, autogestioan oinarritutako mugimendu honen egoitza desagertzeko arriskuan dagoelako. Izan ere, Tolosako Udalak hirigintza proiektu berria onartu du San Esteban auzorako eta, horren arabera, bota egingo litzateke oraingo Bonberenea etxea. Gaueko bederatzietan hasiko den kontzertuan parte hartuko duten taldeak hauek dira: Anari, Atom Rhumba, Ama Say, Doctor Deseo eta Sexty Sexers. Etxe barruan, berriz, Txakapatata brothers DJak arituko dira. Sarrera Tolosako hainbat tabernatan dago salgai 15 eurotan, eta ateratako dirua etxea eta bertako proiektuak aurrera eramateko izango da.
|
|
|
BelarriOn -
BelarriOn
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 09:56etan |
|
Roberto Moso
(Zarama)
JULIETA VENEGAS: Otra cosa Egia esan, ez dirudi lan hau beste gauza bat denik. Tijuanako abeslari eta konposatzaileak ondo ikasia dauka ikasgaia eta azken diskoetan ez du proba arriskutsurik egiten. Sí izeneko CD hartatik, formula behin eta berriz errepikatzen du, aldaketa gutxi batzurekin: giro erakargarriz jantzitako amodiozko kantak. Azken diskoan eskaintzen diguna antzinako formula da: maitasuna, ahots epel eta goxoa, pop apaindurekin baina azukrearekin pasatu gabe eta, batez ere, oso konposaketa onak, garrantzitsuena finean. BETY LAVETTE: Interpretations Getxoko Blues Jaialdian estatubatuar honen musikarekin gozatzeko aukera izan genuen. Bere azken disko honekin merezitako arrakasta lortu du mundu osoan. Britainia Handian 60ko hamarkadan sortutako zenbait abestiren bertsioez osatuta dago. Esan genezake "bueltarako bidea" hartzen dutela, kanta hauek sustraietara itzulita. THE GOSSIP: Music for men Indarra, umorea, punka, diskoa, norbanakoen eskubideen aldeko borroka, Beth Ditto, Estatu Batuetako alderik erakargarriena, lesbianen harrotasuna... Hori guztia eta askoz gehiago disko bakar batean. |
|
BelarriOn -
BelarriOn
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 09:52etan |
|
Hesian Autoekoizpena, 2010
Aurreko diskoarekin (Herriaren Oihua, Gor, 2008) ehun kontzertu baino gehiago eskaini ondoren, taldeak bere barne egiturako aldaketei aurre egin eta bi taldekide berri hartu zituen: Mireia (ahotsa) eta Xabi (gitarra). Bigarren disko hau da talde horren lehen emaitza, 11 abestiz osatutako lana. Amorrua eta itxaropena islatzen dituzte abestiok, eta oinarri azkar eta gogorrek doinu kantagarriak sostengatzen dituzte. Hastapenetatik markatutako norabidea jarraitzen duen disko hau aurrerapauso garrantzitsua izan daiteke taldearen soinua eta izaera sendotzeko bidean.
|
|
BelarriOn -
BelarriOn
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 09:48etan |
|
Jimmy Bidaurreta Gaztelupeko Hotsak, 2010
Musika irekia eta ludikoa plazaratzeko sortu zuen disko-etxe honek Dantza Baltza azpizigilua, eta bilduma honek ezin hobeto erakusten du hori. Euskal folklorea arakatzeari ekin dio Bidaurretak, gure musika ondarea gaur egungo soinu testuingurura ekartzeko. Bide horretan hasteko, bi izen garrantzitsu eta nazioartean ezagun hartu ditu: Jesus Guridi eta Luis Mariano. Emaitza harrigarria da, berritzaile, zirikatzaile, ausart eta dibertigarria, bide horrek eskaintzen dituen aukera ugarien erakusle. Euskal nortasuna galdu gabe, munduko edozein bazterretan disfrutatzeko moduko lana.
|
|
BelarriOn -
Disko gogokoenak
|
|
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 09:44etan |
|
Bike 3.0. Bilbao Kolektibo Elektronikoa Bike, 2009
Jantziak urratu barik
Gaurkoan proposatzen dugun diskoa, seguru asko, ez da entzule guztientzat egokia, eta litekeena da batek baino gehiagok jantziak urratzeko gogoa sentitzea hemen biltzen diren doinuak entzunda. Baina musika kontuetan, aurreiritziak ez dira oso lagungarriak. Bike (Bilbao Kolektibo Elektronikoa) Bizkaiko hiriburuko zenbait artista biltzen dituen elkartea da, eta, batez ere, musika elektronikoaren eta irudigintzaren esparruan lan egiten dute. Jardunaldi batzuk antolatzen dituzte urtero, eta, horren harira, disko bat argitaratzen dute. Iazkoa berezi samarra izan zen: Bikeko zenbait taldek eta musikarik (Insert Beat, J.L. Canal, Planetaleta, Lab 7 eta abar) 80ko hamarkadako euskal rockaren zenbait abesti ezagun (Eskorbuto, Zarama, Hertzainak, Kortatu eta abarrenak) hartu eta horien bertsio elektroniko eta dantzagarriak egin zituzten. Zenbait kasutan, jatorrizko abestien egileen laguntza izan zuten (Roberto Moso, Vulpeseko Mamen, Barricadako Drogas). Emaitza, esan bezala, ez da denen gustukoa izango, baina mila aldiz entzundako kantuen ikuspegi berri eta originala jartzen du entzuleen eskura.
Gotzon Hermosilla |
|
|
|
|
|